Pasahitza (zaharra)

Hil da ba...

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2019ko otsailaren 11
- Hil da ba... 
- Bai, lastima... 
- Bai motel, azkena ikusi nuenean ondo zebilean eta...
- Bizilegea, badakik...
- Zenbat zizkian ba? 
- Etzekiat seguru, baina laurogeitik gora zenbat ba...
- Ez huan ba hain zaharra ere...
- Bueno... Laurogei urte urte asko dituk eh! Zaharra, zaharra... zaharra bahuan, gehiago zahartu zitekean baina...
- Zaharra? Gehiago ere bizi dituk gaur egun, ez dituk hainbeste ere! Lehen urte gutxiagorekin ere zaharrak hituan, baina gaur egun adin horrekin ederki bizi zitekek, ez duk hain arraroa ere.
- Ez duk hain arraroa, ez, baina lehen zaharra zena orain ere hala izango duk ba, ala? Laurogei urteko pertsona zaharra duk, lehen ere hala huan eta baita gero izango ere, baita beste hainbeste betetzera iritsiko balitz ere...
- Bueno, nola ikusten den...
- Bueno, nola ikusi nahi den...
- Bueno... baina lastima izan duk
- Bai motel, azkena ikusi nuenean ondo zebilean eta..

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!