Urtero izaten dut nik aritzeko aukera, eta baita gustora joan ere. Baina bada urtero zer pentsa ematen didanik, gure ohituretan erlijioak duen presentzia. Asko ohartu gabe pasatzen da zenbaitetan, eta begi-belarrietara jo arren onartu edo etsi ohi dugu beste askotan. Ohitura hala da eta... Erabat ados, ohitura hala da orain eta... Zer pentsa ematen didala esatean konparaketatik datorkit kezka, tradizio izan gabe ohitura diren beste hainbat ekintza eta eremuekin parekatzetik, hezkuntza, diru publikoen banaketa, gurtze eta bilera eskubideak, estatu laiko baten egutegian duen eragina... Gero zenbaitetan kexatu egingo gera, kasu askotan ahapeka, baina orokorrean ez al dugu oharkabe edo etsipenez pasatzen? Ohitura hala da eta...