Kale Kantoitik

Urte berri on!

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2019ko urtarrilaren 14a

Urte berri on! Hainbatgarrenez hainbatgarrenari urte berri on! Eta zergatik? Ez al da ba biharamuna bezpera bezalakoa, hogeita lau orduko eguna? Bueno, muga nonbaiten jarri behar eta... tira.

Eta mahatsak jan behar hori? Eta erregeak? Eta jaiotzak? Eta begiak mintzen dituzten argiak? Eta balkoietan zintzilik jartzen ditugun lapur gorri horiek? Eta denok on eta onbera izan behar hori? Bueno, ohiturak dira eta... tira... edo ez tira. Ohiturak direla eta pentsatu gabe errepikatzen ditugun horiek benetan zer diren pentsatu eta aztertuko bagenu ez genituzke horietako asko errepikatuko. Baina ohiturak dira eta... eutsi.
 
Euskaraz ohitura esaten zaio tradizioari, errepikatzearen errepikatzeaz itsasten zaigun ekintza edo jarrera hori. Eta ohitura bihurtu ezkero ia ez dago pentsatu beharrik ere, errepikatu besterik ez. Finean zertarako pentsatu, medioek eta inguruak egingo dute gure ordez. Hori ere ohitura da eta... segi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!