Pasahitza (zaharra)

Bi euro eta erdi

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2018ko azaroaren 6a
Hori da Bilboko zenbait hoteletako garbitzaileek gelako jasotzen dutena. Ezinezkoa, iraingarria, esklabotasunaren parekoa... Ulertezina egiten zaigu egoera hori, onartezina guztiz... geu gela ordaintzera goazen arte. Orduan dena da gehiegi.

Besteen salneurri eta irabaziak bi iragazki ezberdinetatik pasatzen ditugu begirale edo ordaintzaile garenean. Gure filosofia eta irizpide sozialek esaten dutena benetan sinesten dugula pentsatu nahi dut, baina duin eta egokitzat jotzen dugun ordain hori gure poltsikotik ateratzen denean...

Eta ez, ez dut esan nahi hoteletako gelen salneurria garbitzaileen soldaten eraginez igotzen denik, gure kontraesanen esklabo ere bagarela baizik, ustez pentsatu eta benetan egiten dugunaren arteko aldearen erantzule.

Zoazte azokara bestela, eta galdetu ingurukoei bertako produktuen inguruan...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!