Pasahitza (zaharra)

Mina

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2018ko urriaren 22a

Mina oso gauza pertsonala dela ikusi ahal izan dut aste honetan, negarra intimoa eta falta norberea. Norberak daki zer eta nola sentitzen duen, eta nola eta zertarako kanporatu nahi duen sentimentu hori, kanporatu nahi duen kasuan behintzat.

Aste honetan ikusi ahal izan dut halaber zeinen erraz ahanzten zaigun gertaeren atzean, irudien atzean, eta baita minen atzean ere, pertsonak daudela, eta pertsonak direla gainontzeko gauza guzti horiek ardazten dituztenak. Ahanzten bazaigu ere. Ahanzten bazaizkigu ere.

Ezbehar bat izan duenari zer esan behar zaion badakienak ezer ez dakiela ikusi dut aste honetan (ere), eta behar bada berak zer esan nahi duen badakiela pensatu dut, eta bestearen ezbeharra erabili duela hori esan ahal izateko, aukera eta entzulea izateko. Eta gustura, harro sentituko dela berak zer esan bazekielako, berak bazekiena esan duelako. Eta ez da ohartu ere egin beste aldeari, ezbeharra lehen pertsonan bizi duenari, ez zitzaiola besteak bazekien hori axola, bere mina, bere sentimentuak eta bere egoera intimoa delako, pertsonala, eta beraz besterenezina. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!