Kale Kantoitik

Irakasurtea

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2018ko urr. 8a, 16:50

Hasi da, edo hasi zen, ikasturtea, eta horrekin batera, nahiz eta ez beti paraleloan, irakasturtea. Ikasleek gelara itzuli behar dutela eta urtero izaten da berriren bat komunikabideetan, beraien oporren amaiera eta ikastetxeetara itzultzea ia umorez ere lantzen duena.

Gutxiagotan aipatzen da irakasleen lanerako itzulera, eta umorez egiten denean komunikabideetatik kanpo izaten da. Ondo bizi dira edo gera irakasleak antza, hori da behintzat ezer esaten hasita gehien esan ohi dena. Hori irakasturtea hastean esan behar ordea...

Nik hasi dut nirea, eta ikusi ditudan gauza batzuk kezkarazi naute jadanik, ia ezerk harritzen ez nauela jarrita banago ere. Zenbait ikasleren jarrerak eta jokabideak ikusteak ikasle horiek etxean zer ikusi edo zer jasotzen dutenari buruz gogoetatzera eramaten nau sarritan, eta errealitatetik geroz eta urrunago nabilen sentsazioa dut. Ume bat lerro baten gainean eramatea ezinezkoa dela esan zidan behin gure aita zenak, bi lerroren artean eramatea dela gakoa. Ez dakit ordea lerro horiek non jartzen diren kasu batzuetan, ezta lerrorik marrazten ote den ere, baina lerrorik gabe dabilen umea ez da libreagoa, eremu mugagabean galtzera kondenatua baizik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!