Oilasko kurruskaria

Erabiltzailearen aurpegia

Oilaskoa prestatzeko modu berezia ekarri digu gaurkoan Aintzane Artolak.

Labea berotzen jarriko dugu, 200 gradutan. Bitartean, oilasko bular edo izterrak aukeratu duguna- tiratan moztuko dugu. Zatiek behatz baten itxura hartu beharko dute. Eta momentuz, erreserbatu egingo ditugu.

Irina eta arrautza irabiatua prestatu beharko ditugu jarraian. Oilasko zatitxoak beraz arrautza-irinetik pasako ditugu. 

Natxoen poltsa irekiko dugu eta poltsan bertan behatzekin zanpantzen joango gara. Hau da, birrintzen joango dira. Berdin dio nola gelditzen diren -handiak zein txikiak-. Hurrengo pausoan natxoei espezieak gehituko dizkiogu -gure gustuaren arabera-. Adibidez, estragoia, zilantroa, tomiloa... pikantea gustatuz gero, kaiena hautsa gehitu ahal diogu; baita, aneta, perrexila, baratxuri hautsa eta baita piper hautsa ere. Honekin guztiarekin, nahasketa bat lortuko dugu: natxoak eta espezieak.

Oilasko zatitxoak hartuko ditugu, irinetik pasako ditugu, ondoren arrautzatik eta ondoren natxoen poltsan sartuko ditugu. Ondo-ondo nahastu, poltsari apurtxo bat eragin eta pegatu egingo dira. Natxoek beraz, ukitu kurruskaria gehituko diote gure oilaskoari.

Ondoren, oilasko zatitxoak banan-banan labeko erretiluan jarriko ditugu. Zatiak bata bestearekin ez ukitzea komeni da, bestela bata bestearekin pegatzen joango dira. Jarraian labera sartuko ditugu. 200 gradutan 10-15 minutuz mantenduko ditugu.

Bitartean saltsa prestatuko dugu. Limoi zukua egin, baratxuria zuritu eta irabiagailuan sartuko dugu. Baratxuria txikituta dugula, limoi zukua eta yogurra botako dugu baita gatz puntu bat ere eta dena irabiatuko dugu. Saltsa honi aneta oso ondo dagokio, puntutxo bat gehitu ahal diogu beraz.

Eta oilaskoa saltsan bustita, prest dugu jateko!

OSAGAIAK


OILASKOA

- Oilasko bular erdia edo izterra, pertsonako.

- Natxo poltsa bat.

- Irina.

- Gatza.

- Arrautza bat.

- Espezie ezberdinak (Adib. estragoia, zilantroa, piper hautsa, perrexila, baratxuri hautsa, oreganoa, kaiena...).

SALTSA

- Greziar yogurra.

- Baratxuri bat.

- Gatza.

- Limoi erdi baten zukua.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!