Errezeten txokoa

Azalorea azafrai saltsan

Garaiko produktu bat eraldatzeko moduetako bat da, arrautzaztatzea, eta horixe proposatu du, errezeta honetan, Aintzane Artolak.

Mundua bitan banatzen da: azalore maite duen eta gorroto duen jendea. Bada, Aintzane Artolak gaurko errezeten txokora ekarri duen proposamenarekin, lehen taldera pasatuko da bigarreneko hainbat jende, ziur.

Azalorea egosi eta arrautza-irinetan pasako du, ondoren frijitzeko. Baina, azken ginga ez dio horrek jarriko platerari: azafrai saltsa eder bat prestatuko du, gero, barazkiekin, azaloreari laguntzeko. Plater erraza, bertakoa eta garaikoa.

OSAGAIAK

· Azalore bat.

· Tipula bat.

· Bi azenario.

· Bi porru.

· Oliba olioa.

· Arrautza bat eta irina.

· Azafrai, hautsa.

· Gatza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!