Pasahitza (zaharra)

Debekatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Elizondo 2019ko martxoaren 14a

Debekatua dugu ezberdin pentsatzea. Debekatua dugu euskaraz bakarrik bizitzea. Debekatua dugu zakildun neskak izatea. Debekatua dugu gutxieneko zerbitzuengatik greba egitea. Debekatua dute ikurrina edo estelada bakarrik jartzea udaletako balkoietan.

Debekatu zuten tabernetan erretzea eta sagardotegi batzuetan kantatzea. Debekatzen dituzten manifak. Debekatuak izan dira iritziak. Debekatua egon da abortoa. Debekatuak daude likidoak hegazkineko kontroletan. Debekatua dugu duin hiltzea. Eta noiz hasi behar dugu guk debekuak debekatzen?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!