Kale Kantoitik

Korrontea

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Elizondo 2019ko urtarrilaren 30a

Gizon bat biolina jotzen ari zen Washingtongo metro geltoki jendetsu batean. Inork ez zion kasurik egiten.

Jendea korrika zebilen lanerako bidean, egunkariak erosten zituzten kioskoetan eta beste batzuk ilaran ziren kontzertu baterako sarrerak erosteko zain. Biolin jotzaileak berak txanpon batzuk bota zituen bere kaxan, horiek ikusirik jendea dirua botatzera animatuko zelakoan. Berrogei eta bost minutuz aritu zen jo eta jo, baina inor ez zen gelditzen hura entzutera. Bat batean emazte bat gelditu eta ohartu zen Joshua Bell zela, munduko biolin jotzaile hoberenetariko bat. Jotzen ari zen Stradivarius biolinak hirurehun urte zituen eta milioika euroko balioa zuen. Esperimentu bat zen. Aldizkari batek jakin nahi zuen ea jendea, espero ez den leku batean, leku arrunt batean, gai ote den edertasuna apreziatzeko. Mila ehun pertsona pasa ziren bertatik eta zazpi bakarrik gelditu ziren entzutera.
Nola liteke ordea ? Gehiengoak egiten duena egitea nahiago baitugu, korronteari jarraitzea errazagoa baita. Eta batzuetan esperientzia benetan bereziak eta bakarrak galtzen ditugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!