Pasahitza (zaharra)

Pianoa

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Elizondo 2018ko azaroaren 15a

Ukrainatik Villabonara iritsi ziren. Iryna neskatoak pianoa jotzen du. Bere anaiak berriz biolina. Musika zaletasuna zainetan daramate eta lehen momentutik eman zuten izena herriko musika eskolan.

Ama etxez etxe ibiltzen da garbiketa lanak egiten eta aita berriz obraz obra harginarenak egiten. Ez da erraza hilabete bukaerara iristea. Pixkanaka ari dira gurera egiten. Amak aipatu dizu laster batean pianoa erosiko diotela alabari. Kultura musikalaren garrantzia azpimarratu dizu, beraientzat funtsezkoa dela Ukranian zein Euskal Herrian. Kotxea edo pianoa erosi, hori izan dute dilema. Automobilik ez dute baina lehentasuna eman diote musika tresna erosteari. Konbentzituta esan dizu, zalantza eta penarik gabe. Eta zerbait mugitu zaizu barruan. Konbentzimendu berbera nahi zenukeelako eskualdeko udaletxeengan, kulturan dirua gastatzea inbertsio on bat dela sinistuta. Kultura garestia denaren aitzakiaz nazkatuta. Lehentasun berbera Eusko Jaurlaritzarengan musika eskolei benetan behar duten dirua helarazteko, eta ez sos txikiak.
Zenbat aurreiritzi ditugun gure herrietara iristen ari diren pertsonekin, eta zenbat dugun ikasteko elkarrekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!