Pasahitza (zaharra)

Ispilu bat

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Elizondo 2018ko apirilaren 11

Noizbehinka kartzela orokorki ikustea inportantea da. Jendartean eta egunerokoan gertatzen diren gauzen ispilua dugu espetxea, nahiz eta askori ez gustatu.

Foucault filosofoak zioen bezala, gorputzak diziplinatzea da presondegiaren helburu nagusia. Gorputzak, buruak eta bihotzak, diot nik, filosofoa izan gabe. Diziplinatze hori are eta bortitzagoa gertatzen da emakume presoen kasuan. Audrey Chenu idazle eta boxeolari frantziarrak hamar urteko espetxe zigorra bete zuen. « Girlfight » bere liburuan azaltzen duen bezala, Frantziako estatuan, preso guztien %5 dira emakumeak. Eta gauza batzuk harrigarriak dira : adibidez, emakume kasik guztiek hilerokoa galtzen dute kartzeletan. Ezagutuak ditu baita ere, eskuak eta hankak lotuta erditu duten emazteak. Horrek erakusten du nola espetxeak hausten duen jendea.


12 euskal preso emakumezko ditugu Frantziako espetxeetan gatibu. Horien artean da Maite Aranalde ibartarra.


Zein gutxi dakigun kartzelaz. Eta are gutxiago emakumeenak badira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!