Jazarpen polizialaren aurrean testigantza bilketa eta asistentzia juridikoa jarri ditugu martxan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldeko Gazte Frontea 2020ko apirilaren 26a

Salbuespen egoera honen ondorioz langileria pairatzen ari den ondorio lazgarriak ikusita, langilegoaren antolakuntzan ekarpena egiteko defentsa mekanismoak jarri ditugu martxan.

COVID-19 bezala izendatutako birusak salbuespen egoera baten testuinguruan utzi gaitu. Izan ere, bizi dugun osasun krisialdiarekin batera goi-burgesiaren ofentsiba politikoa etorri zaigu gainera langileoi. Egunerokotasuna hankaz gora jarri zaigu eta milaka eraso jasaten ari gara. Horren adibide dira babes neurririk gabe lanera joatera behartuta dauden milaka langile, kaleratzeak zein Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteak jasan dituzten langileak, tratu txarrak eragiten dizkion kidearekin 24 orduz etxebizitza partekatzera kondenatuta dagoen emakumea, poliziaren jazarpenak jasan behar izatea kalera irteteagatik... Hori gutxi balitz, burgesiaren erasoaldi hau geldiarazteko esku hutsik utzi gaitu, askatasun politikoak ukatu zaizkigularik

 

Baina guk argi daukagu langileon autoantolakuntzak soilik salba gaitzakela erasoaldi honetatik. Hori horrela, aurreko irakurketa batean publiko egin genuen Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) "burgesiaren ofentsiba gelditu" izenpean martxan jarritako dinamikara atxikitzen ginela kolektiborik kolpatuenen babesa egikaritzeko. Horrenbestez, Tolosaldeko zenbait eragilek indarrak batu eta hainbat mekanismo jarri ditugu martxan langileriaren sektorerik zaurgarrienak defendatzeko. Mekanismo horiek guztiak GKSren dinamikaren baitan aurrera eramandakoak dira, baina kolektibo bakoitzat arlo zehatz batean egin dugu ekarpena. Tolosaldeko Gazte Frontetik, zehazki, jazarpen polizialaren alorrean egingo dugu ekarpena, babeserako bitartekoak eskainiz. Horretarako, batetik, poliziaren abusuak jasan dituztenen testigantza bilketa jarri dugu martxan; eta bestetik, asistentzia juridikoa eskainiko dugu ondorengo kasutan:

 

- Osasun beharren ondorioz kalera irten eta poliziak jazarri zaitu?

- Kolektibo zaurgarrriei laguntzeko kalera irten eta poliziak jazarri zaitu?

- Kalera irten behar duzu eta ez dakizu zein diren justifikatutako kasuak?

 

Egoera horietakoren bat bizi baduzu gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu email bat bidaliz edo ondorengo telefono zenbakiaren bidez:

 

- tolosaldekogaztefrontea@gmail.com

- 688 805 610

Nolanahi ere, Gazte Koordinadora Sozialistak martxan jarri duen dinamikaren nondik norakoak hobeto ulertzeko hile hasieran publikatu zen sarrera irakurtzera gonbidaten zaituztegu.

 

Burgesiaren ofentsiba gelditu!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!