Erakutsiz ikasi

Hazparnekoekin elkartrukea

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2018ko martxoaren 1a

Gaurko Erakutsiz ikasi saioan, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua izan dugu, Hazparnen egin duten elkartrukea kontatuz. Hazparneko ikasle eta irakasleak Tolosaldean izan eta gero, Tolosaldea LHIko mekanizazioko erdi mailako 15 ikasle eta 4 irakasle izan dira Hazparnen astebetez. Egonaldia "oso positiboa" izan dela kontatu dute Juan Luis Nazabal irakasle eta atzerriko harremanen koordinatzaileak eta Beñat eta Mikel ikasleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!