Tolosaldea, zapaltzekoa: turismo gehigarria

Tolosa... bizitzekoa da

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2018ko uztailaren 6a

Tolosa... bizitzekoa da. TOLOSAKO UDALA

Badaude Tolosa ezagun eta ospetsu egin duten hainbat elementu: Zerkausia, Topic, Gastronomia, Azoka edo Merkataritza.

Hala ere, badaude hain ezagunak ez diren eta bisitatu edo esperientzia bizitzea merezi duten beste hainbat. Bost aukera ezberdin aurkeztuko dizkizuegu:

ARTEA KALEAN. Tolosako kaleetan barrena Euskal Eskultura Garaikideko Zirkuitu eder bat topatuko duzu hiri paisaian erabat integratua. Zirkuitu honetan Oteiza, Txillida edota Nestor Basterretxearen lanekin gozatu ahal izango duzu.

UZTURRE BIDEKO PUTZUAK. Uzturre mendira Santa Luzia auzotik igotzeko oinezko ibilbide bat dago, gora zoazela, eskuin aldera dagoen desbideratzea jarraituz gaixoak sendatzeko balio izan zuten putzuak topatu daitezke, ur-jauziaren ondoan.

TOLOSA MONUMENTALA. XIII. mendearen erdialdera Alfonso X. Jakitunak Tolosa eraiki zuen. 1503an, Tolosa sute handi batek suntsitu zuen eta harrezkero hiria harriz berreraikitzeari ekin zioten. Gaur egun, antzinako burguko luzetarako bere sei kaleen trazatua ikus daiteke, baita garai hartako eraikin ikusgarriak ere.

IBILBIDEAK. Oinez nahiz bizikletan, Tolosa berdea ezagutzeko aukera paregabea duzu. Tolosako Usabal kiroldegian harrera duen Tolosaldeko BTT zentroan maila ezberdineko ibilbideak aurkituko dituzu, familiarekin partekatzeko modukoak, baita erronkak atsegin dituzten bizikleta zaleentzako bide gogorrak ere.

TOLOSAKO LANDA AUZOAK. Urkizu, Aldaba eta Bedaio ditu landa auzo Tolosak. Hirigunetik hurbil, baina ingurune naturalean murgilduta. Herri txikien tankerako bizitza, istorio, ibilbide eta paraje ikusgarriekin, eta auzotarren adeitasunaz lagunduta.

turismoa.tolosa.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!