Adinekoekin elikaduraz: jaten duguna al gara?

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Azoka 2017ko azaroaren 14a

Adinean aurrera, osasuntsu elikatuz egiten dugu. Elikadura eta kontsumo ohiturak, gure eguneroko elikadura praktikak, garaiko eta bertako produktuak izango ditugu hizketagai saio honetan.

Hizketaldian bidelagun, elikadura eta nutrizioan aditua den Amaia Diaz de Monasterioguren izango dugu. Jatorduek gure eguneroko bizitzan duten garrantzia mahai gainean jarriko dugu,  maila sozio-kultural edota afektibo-emozionalei arreta jarriaz. Udazkena eta gorputza, gaixotasunak edota neguari begirada ere egingo diogu.

 

NOIZ: AZAROAK 15, 17:30ETAN

NON: HARIZPE, Tolosako jubilatu eta pentsionisten elkartea

 

Osasuna izateko, gutxi bazkaldu eta goiz afaldu.

Baratzuria, zazpi gaitzen kontrakua.

Tertulia, zapato y alimetnación…mantiene tu corazón.

Vida con fruta y verdura…perdura.

 

Bertan ikusiko garelakoan, 

 

ZATOZ AZOKARA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!