TXIKI TXEF tailerra Tolosako azokan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Azoka 2017ko irailaren 29a

Larunbat honetan, bertako eta garaiko produktuak ezagutu, eta sukaldean aritzeko aukera izango dute etxeko txikienek TXIKI TXEF tailerrean. 

Zerkausian eta Berdura plazako baserritar eta ekoizleak ezagutu, eta garaiko produktuekin saskia bete ondoren, sukaldean arituko dira sukaldari aditu batekin. Familian, haur eta gaztetxoak, modu dibertigarrian,Tolosako Azokari bisita egin eta bertako baserritarrek larunbatero ekartzen dizkiguten produktuak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dute. 
 
5 eta 11 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da (doan). 
 
ZATOZ AZOKARA!!
 
NOIZ: IRAILAREN 30a, 11:00etan 
NON: SUKALTALKAn 
INFORMAZIOA: 688826880

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!