Makina, sagarrak biltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Tolomendi 2017ko irailaren 30a

Makina, sagarrak biltzeko 1 1506683699033
Makina, sagarrak biltzeko 2 1506683705859
Makina, sagarrak biltzeko 3 1506683714332
Makina, sagarrak biltzeko 4 1506683722644
Makina, sagarrak biltzeko 5 1506683729769
Makina, sagarrak biltzeko 6 1506683738166
Makina, sagarrak biltzeko 7 1506683745664
Makina, sagarrak biltzeko 8 1506683753836
Makina, sagarrak biltzeko 9 1506683761352
Makina, sagarrak biltzeko 10 1506683769670
Makina, sagarrak biltzeko 11 1506683777594
Makina, sagarrak biltzeko 12 1506683784532
Makina, sagarrak biltzeko 13 1506683791935
Makina, sagarrak biltzeko 14 1506683800763
Makina, sagarrak biltzeko 15 1506683809464
Makina, sagarrak biltzeko 16 1506683815992

Sagarra. Urte sasoi honetan, sagastietako izarra da. Bete-beteak daude fruta arbolak, eta sagardoa egin ahal izateko orain da sagarrak biltzeko garaia. Sagardogileak dagoeneko lanean hasiak dira sagardotegietan dituzten upelak zuku berriz betetzeko. Sagarrak, orain artean, kizkiz edo eskuz bilduak izan ohi dira. Lan nekeza da, eta aste edo egun gutxitan egin beharrekoa. Hori dela eta, sagarrak biltzeko makina erosi dute.

Adunako Aburuza sagardotegiko sagastian eman zuten ezagutzera Gipuzkoan erosi duten sagarrak biltzeko makina. Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Belarmendik elkarlanean jarri duten proiektu pilotua da sagar biltzeko makina.

Aurten hasi dira proba moduan, eta zehazki Gipuzkoako zazpi sagardogilek bilduko dituzte euren sagastietako sagarrak makina berriarekin, tartean dira, Adunako Zabala eta Aburuza sagardotegiak. Proiektu pilotu honi esker uztaren zati bat bilduko dute modu honetara. Gutxi gorabehera 40,8 hektarea izango dira makinarekin bilduko direnak, eta Gipuzkoako 18 lursailetan probatuko dute.

Sagardogileen Elkartearen izenean hitz egin zuen Olatz Mitxelenak: «Horrelako proiektu pilotu bat martxan jarri ahal izatea, eta profesionaltasun honetan bigarren pausu bat eman ahal izatea ezinbestekoa da, bertako sagarrarekin egindako sagardoarekin aurrera jarraitu ahal izateko».

Makina probatzen ari dira, eta abendu aldera egingo dutela balorazioa adierazi zuen, behin makina sagasti mota guztietatik pasa ostean. «Lur lauan azkar biltzen du, baina behin aldapan sartuta maniobrak kontrolatu beharra daude funtzionamendua egokitu ahal izateko. Aurtengoa, froga urtea da, eta bai makina eta baita sagastiak ere ezagutu behar ditugu. Eta hurrengo urtera begira behar diren berrikuntzak egingo ditugu», azaldu zuen Mitxelenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean Xabier Arruti izan zen aurkezpenean. Euskal administrazioak, Sagardogile elkartearekin eta sagardogileekin batera, ados daudela eta erronka horrekin bat egiten dutela adierazi zuen. Erronka bertako sagardoa, bertako sagarrarekin egina izan behar duela da, eta horretarako neurri ezberdinak hartu behar izan dituzte eta «aurrerapen edo urrats bat izan da jatorri izendapena sortzea». Arrutik gaineratuz zuenez: «Sagarra biltzeko eskulanak zeresan handia du, hau da, eskulanaren kostuak. Eta bertako sagardogileek bertan sagarra izan dezaten, eta modu lehiakor batean sagarra eduki ahal izateko beharrezkoa ikusten da teknifikazioa». Honekin, sagar bilketa erraztea dute helburu. Sagardogileen elkartetik urrats hauek eman beharraren eskaria eta nahia jaso zutela ekarri zuen gogora, eta foru aldundiak sektorearen aldeko erronka moduan hartu duela makina berria martxan jartzeko proiektua: «Gure nahia ahalik eta ondoen laguntzea izan da», gaineratu zuen.

Aurten bertako sagarraren kopurua handia da, eta elkartetik jakinarazi dutenez iazkoarekin alderatuta bertako sagarraren kopurua asko igoko da.

 

%100 tokikoa eta kalitatezkoa, 'Euskal sagardoa'

 

Sagarrez egindako edaria da sagardoa, eta alkohol graduazio txikia du (%5 da jatorri deituraren kasuan gutxiengoa) eta sagar zukua hartzituz lortzen da.

Euskal Sagardoa jatorri-deituraren bereizgarria izateko, sagardoak %100 bertako sagarrarekin egina egon behar du, eta kalitate bermea eduki. Sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako zigilua eta zenbakia izan ditzan, analitikak eta panel organoleptiko bat pasa beharra dauzka. HAZI Fundazioak ziurtatzen du prozesu osoa, hasi sagastitik eta botilara arte. Panel Organoleptikoa Zizurkilgo Fraisoro Laborategian pasako dute sagardoek, horretarako akreditatutako lehen laborategian hain zuzen ere.

Sektore osoa eta euskal erakundeak batuta daude proiektu berean, eta hemendik aurrera, berme osoa daukaten bi marka publiko eta ofizial izango dira:

Euskal Sagardoa Jatorri Deitura: urteetako lana eta etorkizuneko apustua. Bertako sagarra bakarrik erabiliz egindako sagardoa, eta kalitate bikainekoa.

Gorenak: bertan egina han-hemengo sagarrak erabiliz, eta kalitate bikainekoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!