Landa eremuak sustatu eta garatzeko, diru laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Tolomendi 2016ko eka. 4a, 10:00

Landa eremuak sustatu eta garatzeko, eta dibertsifikazio ekonomikorako diru laguntzen 2016ko deialdiak ireki dira.

Bi deialdi egin dira: bata tokiko erakunde eta udalez gaindiko erakunde publikoentzat. Bestea pertsona fisiko edo juridiko pribatuentzat (enpresak).

Eskatzaile publikoen kasuan honako proiektuak lagunduko dira:

· Landa eremuetako biztanleen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko azpiegiturak; besteak beste: gizarte-zentroak, kultura-zentroak, haurrentzako zentroak, liburutegiak, kirol-ekipamenduak, irisgarritasun-jardukerak, ur-hornidura, saneamendu eta elektrizitate eta gas-hornidurarako oinarrizko azpiegiturak.

· Industria-lurzorua prestatu eta jarduera ekonomikoak burutzeko lokalak egokitzeko inbertsioak: industrialde txikiak eta enpresa-ekimenak hartuko dituzten lokalak.

· Turismoarekin lotutako inbertsioak eta azpiegitura proiektuak: kultura eta natura-ondare historikoa mantendu eta hobetzea, toki turistikoak seinaleztatzea, aisialdi egiturak prestatzea, ostatuak…

· Energia berriztagarriekin eta energia aurreztearekin lotutako inbertsioak.

Eskatzaile pribatuei dagokienez:

Laguntzaren helburu izango dira EAEko landa eremuetan enpleguari eusten eta hura hazten laguntzen duten, eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortzeko eta garatzeko egiten diren inbertsioak; hala nola, nekazaritza sektorearekin lotura ez duten baina sektore hori dibertsifikatzen duten inbertsioak, mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainen eraketa eta garapena, eta enpleguaren sorrera garbia.

Laguntzari buruzko informazioa eta eskabide orria www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean eskura daiteke. TOLOMENDIk laguntza tekniko eta administratiboa eskainiko die hala behar eta eskatzen dutenei.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!