Topic-ek Italiara eraman du “Polichinellaren Ibilbideak” erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia TOPIC Museoa 2017ko api. 3a, 20:41

Topic-en 2013an egin zen erakusketa, eta ondoren Lisboara, Madrilera eta Cordenons-era eraman dute

Tolosako zentroak babesten du erakusketa, eta Italiako Pordenone hirian, San Francesco-ren Klaustroan, ikusgai dago larunbatetik hasita, apirilaren 30era bitarte, “Le Strade di Pulcinella” izenburupean. Erakusketa hori bera, Italiako beste hiri batean, Corenons-en, jarri zuten urtarrilaren 21etik otsailaren 28ra.

Erakusketa horren bidez, Polichinela Europan barrena zabaldu nahi da, jendeak ezagutu dezan. Erakusketan, hiri gehienek txotxongilo bat dute ordezkari: Napolesek Pulcinella, Parisek Polichinelle, Londresek Punch, Lyonek Guignol, Moskuk Petrushka, Bartzelonak Titella, Madrilek Don Cristobal, eta Tolosak, TOPIC bidez, Mariona. Proiektu honen logika eta filosofia da erakustea nola Europako txotxongiloen tradizioek, anitzak eta desberdinak izan arren, hizkuntza bera darabilten eta nola printzipio berak adierazten dituzten guztiek ere; hala, txotxongiloek garrantzi handiko eginkizuna betetzen dute beren alorrean: desberdintasunek, bereizteaz gainera, elkartu ere egiten dutela erakustea, eta hori, bistan da, behar-beharrezkoa da gaur egun

Polichinellaren familiaren eta giroaren inguruan, Europan diren pertsonaiei buruzko erakusketa handi batez hitz egiten ari gara; TOPIC-en egin zenekoa erreferentziatzat hartuz egiten da, eta “Polichinellaren Ibilbidea” izena du, Toni Rumbauk idatzitako liburu homonimoan oinarrituta dagoenez. “Tolosatik datozen piezen osagarri moduan, beste txotxongilo asko ere agertzen dira erakusketan; Italian pertsonaia ugari, ikaragarri, eta era askotakoak –maskarak esaten zaie hemen– daudela agerian geratzen da hala”, esan du Idoya Oteguik, erakusketaren inaugurazioko gonbidatu bereziak.

“Polichinellaren Ibilbideak” TOPIC-en inauguratu zen, 2013ko urrian, eta publikoarentzat zabalik egon zen 2014ko martxora arte. Gero, 2014ko ekainean, Lisboako Txontxongiloen Museora eraman zuten, eta 2015ean TEATRALIA jaialdira, Madrilen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!