Bisita gidatuen eskaintza luzatuko du Topic zentroak

Erabiltzailearen aurpegia TOPIC Museoa 2017ko apirilaren 3a

Topic museoa ezagutzeko, antzeztutako bisitek duten harrera ona dela eta, Aste Santuan eskaintza luzatu egingo dute. Horrela, apirilaren 8an, 9an, 15ean eta 16an egingo dituzte saioak. Horietako egun bakoitzean, goizeko 12:00etan, bisita gidatu bat izango da. hasiera batean, bisita horiek gaztelera hutsean izango dira, baina taldearen arabera, euskaraz ere egin ahal izango dira.

 

Amaia Ruiz de Galarreta antzezlearen eskutik ezagutuko da museoa. Bisitariek, Tolosako Txotxongiloen etxe magikoa, modu berezi batean ezagutzeko aukera izango dute, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bilakatuz. Esperientzia bereziki haurrei eskainia dago, baita publiko familiarrari ere. Ekaina bitarte, hileko larunbat batean, jardueran parte hartzeko aukera egongo da.

Izena emateko, ezinbestekoa izango da lekua aurretik gordetzea ondorengo telefonora deituta: 943 650 414; edo e-mail bitartez, ondorengo helbidera idatziz: cit@cittolosa.com. Taldeek, gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15 pertsona izango dituzte. Pertsona bakoitzeko, helduen kasuan, 6 eurokoa izango da salneurria, eta 12 urte bitarteko haurrentzat, berriz, 4 eurokoa. Apirilaren 22rako aurrez hitzartutako bisita gidatuak bere horretan mantentzen dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!