Pasahitza (zaharra)

Zer nolakoa da EAEren digitalizazioa, Europako herrialdeekin alderatuta?

Bost zutabe nagusi aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoaren digitalizazio maila alderatu du, Marijose Aranguren Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendariak

Hainbat adierazle aztertuz, zonalde bateko digitalizazio maila azter daiteke, gaur egun. Orkestrako lan taldea aitzindari izan da horretan, lehenak izan baitira, autonomia erkidego batek digitalizazio maila estatuekin alderatzen. Horrela, EAE eta Europa alderatu ditu, gaur, Marijose Arangurenek.

Konektibitatea, gaitasuna, etxebizitza, enpresa eta sektore publikoa kontuan hartuta, EAEren egoera ona dela azaldu du Arangurenek. Bide digitaletatik erosketak egiteko ohitura baxua da, Europako beste zenbait herrialderekin alderatuta, baina hori positibotzat jo du ekonomialariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!