Pasahitza (zaharra)

Urte berrian, zailtasun ekonomikoak erronka bilakatzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Lehiakortasunerako Euskal Institutua 2019ko abenduaren 20a

2020an nolakoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasun ekonomikoa? Zein erronka izango ditu gizarteak?

Azken asteotan hizpide izandakoak baliatu ditu Marijose Aranguren ekonomialariak, 2020. urteak eta datozenek sor ditzaketen erronkei begira jartzeko.

Bere ustez, argi dago klima aldaketa, gizartearen zahartzea eta digitalizazioa izango direla datozen urteak gehien baldintzatuko dituzten aldaketak. Arangurenek ikuspegi aldaketak baten beharraz ohartarazi du, baina horiek guztiak arazotzat jo beharrean, erronkatzat hartzea proposatu du, ekonomia biziberritzen jarraitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!