20. artikulua

Ez zaizkit atsegin futbol taldeetako kamisetak, kontzertuetara musika taldeen kamisetarekin joateko modak ezta nongoa zaren zelatatzeko erabiltzen diren banderak ere.  

 

Izatez, libreak gara. Aske bakoitzak nahi duen bezala adierazteko. Adierazpen askatasuna deritzaiona. Praktikan, askatasun gutxi. Futbol konpetizioetan argi ikusi da orain arte, eta azkenekoz atzo, olinpiadetan. Ez dut konstituzioan sinisten, ez dut espainiar estatuan sinisten, ez dut legean sinisten. Nola ba? Euskalduna izateaz harro egotea debekatuta dago. Euskaldunek ez dute adierazpen askatasuna. 

 

Nahiz eta ikurriñarik ez dudan, guzti hau euskaldun batek dio.

Osorik irakurri

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!