Dantzari batzuen pausoak pixel bihurtzen. Kamerak dituen dohainak: denbora gelditu ala luzatu, egoera beroa ala hotza izan... Kamerak du transmititzen. Errealitate faltsua ala errealitatearen argazki bat. Guk jasotzen duguna: silogismoa.
Mugimendu azkarrak izotz bihurtzean ala bihurtzeko aleginean ohar zaitezke dantzaren balioaz. Ezjakina bazara dantzan bederen. Kamerarekin jolastean gordetzen dituzu detailea txikienak ere, dantzak dituen detaileak. Inoiz sumatu ez zenituenak eta egun ulertu gabe zabiltzanak, teknikoak. Orain arte jaramonik egin ez dizkiozunak ere, sentimentalak. Begietako dizdira, irribarreak, gozamena, talde lana, adiskidetasuna.
Hitz gutxitan: Udaberri.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?