...eta honela kontatu dit lagunak:
sentimenduak direla zureak, noski. Baina badela desberdintasuna sentimenduen eta sentimendu horiek sentitzean sentitzen duzunaren artean. Sentimenduak omen dira bihotzean bizi baina horiek sortutako sentipenak buruan bizi omen dira. Ondorioz kontrola ditzakegu, burmuina baita kontrolpean izan dezakeguna.
Hitz egin dit behin eta berriz barne eragileez. Uneoro saiatu da alboratzen kanpo eragileak, ahaztu beharrekoak direnak, kontrola ezinak: distantzia, denbora, ingurukoak... Barnean fokatu da, sentimendu horien erruz sentitzen duzunean, zeurea den horretan, kontrola dezakezunean.
Sentimendu batek sortarazten didanaren iturburua izan liteke kanpo eragile bat, baina ez hura bakarrik. Errepikatu dit ez fokatzeko eragilean, zentratzeko nian. Horri heltzeko beti, zorion absolutoa gure niaren kontrol osoa dugunean posible dela eta.
Eta nik erantzun diot ea zorion absolutoan sinisten duen, ea existitzen den eta ala balitz, ea berak hori nahi duen.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!