Ohartzea "zoriontsu egiten nauzu" eta "ni neu izatea lortu duzu" istoriek bat egiten dutela. Nire isla zarela eta nik neure burua baina hobekiago ezagutzen nauzula. Naizen horren onarpen propioa egiten lagundu didazula, hots, naizena naizelako maite nauzula. Pertsona hobea egiten nauzula. Ezberdina. Denboraren orratzak segunderorik ez dutela zurekin nagoenean. Eta zuk irribarre egitean, nik ere egiten dudala.
Ohartzea behingoagatik arrazionamendura gutxiago noala, sentimenduek euren tokia dutela. Ulergaitza zaidan hori gustuko dudala. Hori, zugandik ikasi dudala. Distantzia eta denbora helmuga izan daitezkeela. Garrantzia, zurekin eta zurekin naizen horrek duela. Oztopoak gailendu daitezkeela. Maitasun utopikoak posible direla. Eta zuk borrokatzean, nik ere eginten dudala.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!