Hau ala hura. Beti hautatu behar, eta horrek ondorio: baztertzea. Bat hartu eta bestea atzean utzi. Erabakiak hartzen gaude egun eta gau. Gogoz kontra hartutako erabakiak ere badira.
Esperantzan bizitzearen auzia. Itxaropentsu bizi zara zoriontasu bizi ordez. Esperoan, amets hori noiz beteko. Zain. Kontziente zara, esperantza amaigabe hori baztertu behar duzula, atzean utzi. Eta zure zoriontasuna bilatu. Usteko duzu, esperantza horren ebazpenean zoriona izango duzula. Baina ezin duzu itxaropenari lotuta bizi. Zorionaren esperoan.
Hartu duzu erabakia, gogoz kontra hartutakoa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?