Kutxa kultur

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola Apezteguia 2012ko urriaren 1a

Funikularra, igeldo eta ingurumariak, musika. Sinergia perfektua. Eguzkia zeruan. Freskotasuna giroan. Melodia airean. Irailari ongi etorria emateko egoera ezin hobea.

 

Musika taldeen lista amaigabea: Maximo park, The Ravonettes, The Whip, Russian Red, Peachy Joke, The Horrors, Anari, Los Campesinos, Love os lesbian, Anai arrebak... Ezin kexa. 

Talde handiak, betiko legez, igeldoko parkea bete zuten. Gu ere han ginen. Gogoz ikustea joan zirenen eta joan behar zelako joan zirenez inguratuta. The Whip azpimarratuko nuke. Entzun gabe nituen, ezezagunak ziren niretzat. Orain, ezagutzen nabil. 

Talde "txikiek" ere zuten euren tokia: Anari, Anai Arrebak... kasu. Bertaratu ezagutzeko jakinmina sortarazi zitzaienak eta benetan jarraitzaileak direnak. Giro familiarra.

Anai arrebak zuzenean ikusi gabe nituen. Eta esan beharra daukat, ikusi beharrekoak direla. Jendea dantzan jartzeko asmoz igotzen dira oholtzara, eta helburua lortu zuten. Kapaz izan ziren euskaldun hotz eta arritmikoak -hala diote garela behintzat- elkarrekin dantzan jartzeko. Espektakulua. Bikaina. 

Osorik irakurri

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!