Black Mirror: oraina edo etorkizuna?

Kapitulo bakoitzak tonu, inguru eta errealitate ezberdina duen arren guztiek dute hizpide egungo bizimodua baita ate joka daukaguna ere.

 

Interneterako konexioa, mugikorra, tableta, telebista, ordenagailua. Google, Apple eta Facebook, egungo jainkoak. 140 karakteretan azaltzen ditugu sentimenduak eta iritziak. Teknologiak mundua eraldatu du, munduarekiko daukagun pertzepzioa eta gizakien arteko erlazioak ere aldatu ditu. 

 

"Teknologia droga bada -eta droga gisa sentitzen da- zein dira bere albo kalteak? Eremu honetan, plazerarren eta egonezinaren artean, dabil Black Mirror. Ispilu beltza da zuk harresi bakoitzean aurkituko duzuna: telebista, monitore edota mugikor baten pantaila hotz eta distiratsua," dio Charlie Brooker gidoilari eta sortzaileak.

 

Bi denboraldi, bakoitzean, hiru kapitulo. Bakanak, protagonista ezberdinekin. Baina guztiek badute zerbait amankomunean, teknologia.

 

Sare sozialak

"Twitterren aroko parabola makurra," egiten du Channel 4ren ustetan. Youtuben klik bat, ikustaldi bat, zabalkunderako pauso bat da. Interneten indarrak auzitan jarri dezake etika. Zer gertatuko litzake hil ezkero Twitter eta Facebookeko kontuak aktualizatuko balira? Software bat existitutko balitz zeinak zure izakera imitatzen duen?

 

Hiperpantailak voyeur

Egiten duten guztia, entzuten eta ikusten dutena gordetzen duen txipa daukate. Oroitzapenak erreproduzitu ditzakete, beraiek edota guztiek ikusteko moduan, nahieran. Bideojokoetako avatar irudiari bailira beraien doblea sortzen dute. Erreala bailitzan tratatzen dute, bere itxura aldaketagatik ordainduz. Eguneroko jarduerak eteten dituzten iragarkiak ekiditeko ere ordaindu egin behar dute. Bide horretatik al goaz?

 

Endemol banatzailearen hitzetan "The Twilight Zonen eta Tales of the Unexpecteden arteko hibridazioa da, zeina mundu modernoko ondoez garaikideaz elikatzen den."  Tekno-paranoia sentimendua daukala dio, eta inplizituki, ikusleari galdetuarazten dio:

 

Non dago muga?

 

Osorik irakurri

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!