Harreman afektibo sexualak zenbakitan

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola Apezteguia 2016ko uzt. 10a, 12:00
Aida Solores, IƱigo Arandia, Amaia Zufia (Euskal Herriko Bilgune Feminista) eta Ekhi Zubiria (Aztiker). ATARIA

Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko lehen ikerketa ere egin berri du Kaixomaitiak Aztikerrekin batera. Internet bidezko harremanak aztertzeko ideia gogoeta batetik sortu zen. Klixe edo hipotesiak baieztatzeko edo ezeztatzeko helburuarekin, En Euskadi no se folla ea egia den ala ez jakiteko, hitz gutxitan. Horretarako beste lurraldeekin alderatu behar da Euskadi, eta horretarako baliabide eta diru larregi behar direnez, gogoeta horri tiraka, euskaldunak maila afektiboan zoriontsuak garen ala ez jakin nahi izan dute.

Portzentaiekin azaldu dute zoriontasuna. Baina, izatez, ez zaie gustatzen tipifikatzea. Sexua zenbakiekin lotzea ere, ez da zuzenena. Baina estatistikoki maila honetako azterketa bat egin behar baduzu, kantitatera jo behar duzu, zenbakitu.

Eta, zenbakiak ardatz hartuta, lerroburu hauek hartu zituzten egunkarietako orriek eta irratietako frekuentziek: «Afektiboki ongi eta sexualki nahiko» Info7; «Euskaldunen sexu nahia eta errealitatea, bakoitza ertz banatan» Gara; «Euskaldunek, bataz, beste, 10etik 5,79ko nota jartzen diote beren zoriontasun sexualari» Naiz; «Laranja erdiaren ideia, bizi-bizirik» Berriak; «Galdetutakoen %42a izan zaio desleiala bere bikotekideari» Gaztea, Dida; eta «Euskaldunek astean behin izaten dituzte harreman sexualak, baina hirutan eduki nahi dituzte» Noticias de Gipuzkoa.

Titular horiek inkestaren ideia batzuk laburbiltzen dituzte, baina azterketa sakona da oso. Kaixomaitia.eus webgunean txostena deskargatu daiteke, pdf formatuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!