Izarapeko plazera

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola Apezteguia 2016ko otsailaren 21a

Apenas hitz egiten dugu sexuaz, topiko tipiko aspergarriekin umoretik ez bada. Larrua jotzeaz -barkatu, maitasuna egiteaz- umorez baina serio ari ginen hizketan egun hartan, behingoagatik, bi lagun graziarik ez zuen barne-barneko egia kontatuta biluztu ziren arte. Nik egin dut txortan gogoz kontra, behartuta. Eta, bera hustutzean, tutik balio ez dudala sentituta, negarra egiten nuen. Sarritan gertatu zaie, behin gertatzea sarriegi bada ere. Berak malkoka eta bikotekideak, mutilak noski, lo goxoan.

Pizti arrunten modura, senarra dator barrura, joaren joaz harrapatu du haziak helmuga. Gero betiko ohitura, nekea edo logura, azken musu bat ahaztu ostean seko geratu da. Mikel Urdangarinen doinuan ezagutzen ditugu Iñaki Aurrekoetxearen hitzak. Errealitatearen isla, maiz, maizegi. Ñakaldia mutilaren isurketarekin amaitzen dela irakatsi baitigute, gu umelduta ez egonagatik. Eta guk amaitu bitarte jarraituz gero, que majo. Lagunak adjektibo hori jarri zion bikotekideari bera blaitzeko mesedea egiteagatik.

Eta noizbait gu orgasmoraino iritsi behar izanez gero tarte-tarteka bada ere berak behar du izan gidari. Gure hatzamarrek kasik sekula santan ezingo dute autonobelik idatzi.

Inork ez zidan esan emakumea izatea zein nekeza den. Ezta, gizonezkoa izatea ere. Mutilak beti edonon, edonoiz, edonola nahi du txortan egin. Nola esan ezetz. Nola galdu, bada, gizontasuna. Eta ia beti sartu-irtena izan behar. Nola, bada, bestela? Nola aitortu atzeko zuloan jolasteak berotzen diola. Nola?

Izarapeko plazerek ere badute patriarkatutik, heteroarauetan oinarritutako sexua plazera bada...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!