Bidegurutzean

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola Apezteguia 2015eko maiatzaren 3a

Akatsa sisteman. Ustez ondo sustraitutako sisteman arrakalak besterik ez daude. Mikrofono aurrean akrofobia sentitu ordez, hitzekin akrobaziak egiten egiak itzalpean gordetzen dizkigute. 

Ustelkeriaz ari dira ustelak diren buruak. Lerroburuak betiko leloekin betetzen dituzte. Transgenikoa den sistema politikoa ernaldu dute; nahieran jarri diote esanahia demokraziari.

Eta, demokrazia faltsu horren sareetan, sokak askatu eta korapilorik gabeko doktrina politikoa osatzen ahalegintzen gara. Herritarrak hutsalak garen sisteman herri politika egiten saiatzen gara. Erabakitzeko eskubidea eskatzen diogu erabakitzen uzten ez digunari; are gehiago, eskatzeko baimena ere ematen ez digunari. Zapaltzaileen kaltetan eta zapalduen mesedetan, zapaldu ez gaitzatela eskatzen diegu zapaltzen gaituztenei. Ez dugu artaldeko ardi beltzak izan nahi, baina bai ardilatxak. Badirudi mendean hartu gaituztenekiko menpekotasuna dugula.

Hemerotekak honela dio: Euskal Herriarentzat edo euskaldunontzat mugarri izan diren lorpenak sistema monarkiko-parlamentariotik ihes eginda jaio dira. Kronologiak, ostera, honela dio: jostorratza eta haria hartu eta bidea josten ari gara. Bidean aurrera goaz, bai; baina, bide zuzenetik oker edo bide okerretik zuzen?

Euskaratik urruntzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!