Zaborra kontsumitu bai, baina etxean ez

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola Apezteguia 2014ko urriaren 1a

Ondo kopiatu behar da. Ezin ditugu kopiatu mimetismoz beste kateen formatuak, baizik eta ikasi, eta euskal ekoizpen propioak egin behar dira. Edu Barinaga ETBko zuzendariak Berrian, 2014ko uztailaren 31n.

Cuadrila busca cita, Itxuroso, Izarrak kalean, A ze banda!... Kripsiarik hondoenak. Guztiek edaten dute telebista pribatuetako ereduetatik, homotipiaz. Gran Hermanoren aitorlekuak, Thabata, ¡Te necesito! saioko estilista, Mujeres y Hombreseko platoaren egituraketa eta ikusle aholkularia, Tu si que vales saioko bozketa demokratikoa eta Un principe para Corinako printzeak, besteak beste.

Hautsak harrotu ditu ETBko programazioak. Kezkagarria da zinez EiTBk hartu duen bidea azken urteetan zehar. Enpresa handien eskutan eta alderdien menpe dauden hedabide pribatuek, nahi dutena eta komeni zaiena eginteko, komunikabideen erregulazio eza probesten dute. Badakigu hori. Baina ahantzi al zaigu gurea ez dela pribatua, telebista publiko bat dela?, aitortu du Nakor Gonzalezek Zuzeun edo Ekhi Erremundegik twitteren: EAEn ez bizitzeak gauza onak ditu: zure diruak ez du horrelako kakarik finantzatzen.


Orain, begiratu audientzia datuei: EAEn gehien ikusten den telebista katea Telecinco da, Salvamek duen audientziarik hoberena EAEkoa da, ETB1ek %2,4 inguruko audientzia dauka Telecincok %14,7 ingurukoa duen bitartean. Etxean ez ditugu estereotipoak indartzen eta errealitatearen trataera hori egiten duten saioak nahi, baina horiek dira kontsumitzen ditugunak.

Telebista publikoa da, bai; baina audientzien eragina sufritzen du.  Diru publikoak finantzatzen du hein handi batean, baina ez osoan. Erantzunkizuna gurea, ikuslearena, ere bada. Kontsumo-ohituren autokritika egin dezagun eta alda ditzagun usadioak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!