Pelikulek hiru ekitaldi izaten ohi dituzte. Lehendabizikoa, testuinguratzen gaituena; bigarrena, non espazioz aldatu eta istorioa garatzen den; eta azkena, amaiera dena. Hirugarren honetan jarri nahi dut fokua, zehazki, antiklimax kontzeptuan. Amaiera faltsua ere deitzen zaio. Ikusleak filma horrela amaituko dela sentitzen du, eta ez da horrela, iruzurtzeko metodo bat besterik ez baita. Bukaera minutu gutxira dator eta ikuslea aho zabalik utzi behar du. Protagonistak bere helburua arrakastaz lortuko du, hots, klimax-a emango da. Fin.
Orain, aplika diezaiogun arestian azaldutakoa Euskal Herriko gatazkari, larunbatean bizitakoari. Kasu honetan ilusio-berpiztea litzateke eta. Istorio luzea da Euskal Herriarena. Badu lehen ekitaldia, baita bigarrena ere. Eta hirugarrena? Estatuak ez al zuen hondoa jo lehengo asteko atxiloketekin eta manifestazioaren ilegalizazioarekin? Antiklimax-a izan daiteke, ezta? Klimax-a iristear dago, beraz. Bidean gaude, Bilbon jazotakoa abiapuntua besterik ez baita.
Giza eskubideak, konponbidea, bakea.