Larunbat bat gehiago, baina ez edozein

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2022ko azaroaren 11

Larunbatean etxean izango gara, berriro 18:30ean, eta CD Otxartabe talde bilbotarraren bisita jasoko dugu.

Denboraldi hasieratik Belabieta betetzeko asmoz zuzendaritza batzordetik martxan jarri ditugun ekimenen arrakasta ikusita, oso larunbat berezia antolatu dugu. Ideiak betiko ildoari jarraitzen dio: batetik, zaleei areto futboleko ikuskizun on bat eskaintzea eta, bestetik, zale horiek ahalik eta gehien inplikatzea, jokalariei indarra emanez.

Orain, neurketan zentratuta, eta bereziki aurkarian: guztira 21 puntu ditu (7 garaipen eta porrot bakarrarekin), SCDR Anaitasuna nafarrak adina. Talde horiek sailkapeneko lehen bi postuetan daude gaur egun, baina gu ez gabiltza batere urruti, puntu batek bakarrik urruntzen gaituelako haiengandik. Horrela, irabaziz gero, gutxienez Bilbokoei aurrea hartuko genieke, eta merezimenduzko postu horietako bat eskuratuko genuke.

Deialdiari dagokionez, gure entrenatzaileak jokalari guztiak deitu ditu, Ekain izan ezik. Gainera, tamalez, Oscarrek ezin izango du jokatu, lesionatu egin baita asteroko saioetako batean (erresonantzia baten zain gaude zehazki zer duen jakin ahal izateko). Dena den, ziur gaude gogor animatu eta lagunduko dituela bere taldekideak beste aldetik.

Horregatik guztiagatik, espero dugu Belabieta jai handia izatea larunbat honetan. Inoiz baino gehiago, GOAZENNNNN!!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!