Desafioa

Gipuzkoako txapelketak Asteasun jokatuko dira larunbatean

Joxe Anjel Sarasolak eman du azken ordukoa bere herri kirol saioan. Aian jokatzekoa zen Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa Asteasun jokatuko da larunbatean. Lokotx biltze eta ingude txapelketak ere lekuz aldatu dituzte. Izan ere, Aia eremu gorrian dago, eta ezin ziren bertan jokatu hiru txapelketa horiek. Azkenean, Asteasun jokatuko dira larunbat arratsaldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!