Elkartu al daitezke bertsoak eta zientzia? Zientzia modu entretenigarrian komunikatu daitekeela erakusteko, Ondarroan, Getxon, Igorren eta Bilbon hiru zientzialari eta hiru bertsolari aurrez aurre jarriko dira. Kike Amonarrizek gidatuko dituen lau saioetan, zientzialariek 10 minutuko hitzaldi laburra emango dute eta ondoren, bertsolariek informazioa digeritzen lagunduko dute doinuen, neurrien eta errimen bidez.
Ni neu ere bertan izango naiz, 21ean eta 22an, "Komuneko bonbari eman bai... baina jaitsi tapa!" hitzaldia emateko. Zientziaren Talaia jarraitzen duzuenok agian gogoan izango dituzue nire tronuko gogoeta haiek.
Programa osoa:
- Irailaren 21ean, 18:30etan: Ondarroan - Beikozini (Iparragirre Kalea, 10)
Zientzialariak: Oskar Gonzalez, Leire Sangroniz, Josu Lopez-Gazpio
Bertsolariak: Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
- Irailaren 22an, 19:30etan: Getxon - Algortako Musika Eskolan (Basagoiti Etorbidea, 77)
Zientzialariak: Oskar Gonzalez, Leire Sangroniz, Josu Lopez-Gazpio
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jone Uria, Amets Arzallus
- Irailaren 23an, 20:00etan: Igorren - Lasarte Aretoa (Agirre Lehendakari Etorbidea, 19)
Zientzialariak: Jon Larruskain, Elena Lazkano, Bittor Rodriguez
Bertsolariak: Miren Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
- Irailaren 24an, 19:00etan: Bilbon - Kafe Antzokia (Done Bikendi Kalea, 2)
Zientzialariak: Jone Uria, Juan Ignacio Pérez, Miren Basaras
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Alaia Martin, Andoni Egaña
Sarrera doakoa eta librea izango da.