Zergatik ez doa inor lanera txistuka lasai ederrean?
Birus puñetero honek zergatik ditu bi izen (SARS-CoV-2 eta COVIP-19), gripe arrunta baino gutxienez 15 aldiz hilgarriagoa delako?
Zergatik da EAE osoan Tolosaldea ospitale publikorik ez duen zonalde bakarra?
Zubietako zeru urdinari zein on egiten dio erraustegiaren ke toxiko pozoitsu eta minbizi sortzaileak? Ba ote dakite horren alde daudenek kimioa hartzea zer den?
Zergatik iristen dira berandu beti berberak edozein ordu dela adostutakoa?
Ai gixonezko, gixonezko! Zergatik egiten zaigu hain nekeza negar egitea?
Munduak daraman bidetik beroaren lagun leial egin beharko ote dugu derrigorrez?
Hilzorian direnek ikusi omen duten tunel amaierako argia ez ote da itzaltzear dagoen kandelarena?
Eroriko zaizkigun meteoro berriek birus ote dute izena? Birusak ote dira aurrerantzean estatu handien lehergailu atomikoak?
Zergatik ez gara gai tristura nabaritzeko hurkoaren begietan?
Zer kristina egiten dugun nor kristok erantzun diezaguke?
Birusa aitzakia hartuta zergatik egiten dute indar erakusketa inperialista zein militarra PSOEk eta Podemosek?
Izurri honek ere zergatik kaltetuko ditu askoz ere gehiago «txikiak» (hizkuntzak, dendariak, baserritarrak, tabernariak, umeak, tailerrak, autonomoak...), beti bezala?
Izurri honek ere zergatik kaltetuko ditu askoz ere gehiago «txikiak» (hizkuntzak, dendariak, baserritarrak, tabernariak, umeak, tailerrak, autonomoak…), beti bezala?
Zergatik galdetzen dizkiot horrenbeste kontu neure buruari lasaiago bizi beharrean?