Koronabirusa

Zergatik, zergatik, zergatik...? (eta 2)

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Azaldegi 2020ko maiatzaren 3a

Hilda bero, salda gero?

Zergatik ez dute niretzat izenik txoriek? Eta zuhaitzek? Zergatik dira niretzat hegazti handi guztiak zapelatz?

Iaz Espainiako futbolari ospetsu bat 215 kilometro orduko zihoala autoan istripua izan eta bere burua zein lehengusua hil zituen. Zergatik hartu zuten txaloka buru gainean baloi huts bat besterik ez zuena?

Elizak bere izenean jarritako ondarea berea izan gabe zeruan sartuko ote?

Zergatik jartzen gara urduri euskaldunok euririk ezean?

Justizia berantiarra justizia al da? Popo Larre, Naparra eta Perturren gorpuzkiak non sartu zituzten? Zergatik ez dute adierazten lekua?

Zergatik hiltzen ditu goseak 25.000 lagun egunero, hau da, holokaustoa urtero, urtero, urtero...? Besteekiko axolarik eza delako sapiensaren ezaugarrietako bat?

Gogoan al duzue kafe hutsaren garaia? Zergatik konplikatu dugu kafearen gaia?

Egia ote da gaixotasun larrietan pazienteak ingurukoak baino gehiago sufritzen duenik?

Izatetik ez izatera egiten dugun bidea tunela izan beharrean Erromako zubia balitz, zeinen ederki, ezta?

Neguaren ondorengo urtaroa, SARS-CoV-2a? Edo COVID-19a?

Zergatik hiltzen ditu goseak 25.000 lagun egunero, hau da, holokaustoa urtero, urtero, urtero…? Besteekiko axolarik eza delako sapiensaren ezaugarrietako bat?

Lurra gaixotu dugu eta bere sendatzearen bidean mendekua hartuko du sapiens ez hain sapiensaren aurka? Glaziarrak urtzen, bero neurrigabea Suedian udan, urakanak, espezieak desagertzen trumilka, uholdeak, tifoiak…, poliki baina badator mendekua, ezta?

Zergatik galdetzen dizkiot horrenbeste kontu neure buruari lasaiago bizi beharrean?

 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!