Pasahitza (zaharra)

Motibazioa eta emozioak

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2020ko azaroaren 4a

Motibazioa eguneko lexikoan sartuta daukagu, baina benetan ba al dakigu zer den motibazioa?

Motibazioa helburu bat lortzeko abian jartzen den energia da. Noski, helburua lortzeko antolakuntza, plangintza, konstantzia beharrezkoa izango dira. Hauek portaera edo ekintza martxan jarriko dute. Beraz, motibazioa bezain garrantzitsua izango da ekintza martxan jarri eta jarduteko behar den energia eta portaera izatea.

Portaera eta energia honen atzean, emozioak daude. Honela, ekintza baten aurrean, oso motibatuta egon gaitezke, ekintza hori egitean emozio positiboa sortzen digulako baina beste ekintza baten aurrean emozio txarra sortzen digulako desmotibatuta egon.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!