Psikopedagogia

Ikasketetan arrakasta hainbat faktoreren menpe

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2017ko aza. 2a, 13:03

Guraso guztiok gure seme-alabek ikasketetan aurrera egitea nahi dugu eta beraiek aukeratzea zein ibilbide profesional aukeratu nahi duten. Baina bide honetan, ikasle zein famili askok zailtasunak topatuko dituzte, ikasketa zailtasunak. Zer dira ikasketa zailtasunak eta zein faktorek eragiten dute?

Haurrak 6 urte dituenetik 16 urte arte bitartean derrigorrezkoa du eskolara joatea. Hala ere, gure eskoletan haur gehienak 2 urterekin hasten dira eta batzuk ikasketen arabera, 22 urterekin amaituko dute. Beraz, haurrak zein bere familiak urte askotan beraien seme-alaben ikasketez arduratuko dira.

Guraso guztiok gure seme-alabek ikasketetan aurrera egitea nahi dugu  eta beraiek aukeratzea zein ibilbide profesional aukeratu nahi duten. Baina bide honetan, ikasle zein famili askok zailtasunak topatuko dituzte, ikasketa zailtasunak.


Zer dira ikasketa zailtasunak eta zein faktoreek eragiten dute?

Zenbait ikasleek irakur eta idazketa zailtasunak izaten dituzte hizkiekin harremantzen hasi orduko. Haur batzuk, oraindik ez daude hizki zein irakurketa barneratzeko momentuan, eta ez dute ikasi nahi, ez da beraien momentua. Baina hezkuntza sistemak ikastea eskatzen die eta hor hasten dira lehenengo zailtasunak. Zailtasunek iturria dislexia izan daiteke. Dislexiak hainbat zailtasun dauzka (irakur-ulermen, kalkulua, letra).


Beste ikasle batzuk, gaitasun handia eduki dezakete. Ikasle hauek, beraien adinekoekin alderatuz, erraztasuna izaten dute ikasgaia barneratzeko eta gelako erritmoa motelegia izaten da beraientzat, asko aspertu egiten dira eta desmotibazioa azaltzen da.


Beste faktore bat desmotibazioa izaten da. Ikasleak ez daki bere ikasketak ongi antolatzen, eta azkeneko momenturako uzten du materia. Hori dela eta, emaitza txarrak hasten dira eta honek desmotibazioa sortzen du, ikasketa teknika falta.

Zer egin kasu hauetan?

Ikasketa zailtasunek familia zein seme-alaben arteko erlazioa txartu dezake. Ikasle askok ikasketak utzi ditzakete Oinarrizko titulua (DBH) amaitu gabe. Beste batzuk, ofizio bat ikasi arren, ikasteari gorrotoa hartu diezaiokete, eta helduak direnean "tontoa" edo "ikasteko" ez dutela balio uste dute bere buruez AUTOESTIMA kaltetuz. Kasu hauetan laguntza profesionala jasotzea garrantzitsua da, Psikopedagogoaren laguntza.
 

Zer eskaini dezakegu psikopedagogoek?

  • Zailtasunak identifikatu
  • Frogak pasa
  • Emozioak, autoestimua landu
  • Motibazioa
  • Irakurketa, ulermena, matematika landu
  • Orientazio akademikoa
  • Ikasketa teknikak
  • Guraso eta seme-alaben arteko harremanak hobeto
  • Harremantzeko estrategiak landu

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!