Eusko Jaurlaritzak ez du baimenduko Aralarren hidrogeno naturala eta helioa bilatzea

Erabiltzailearen aurpegia Manex Usarralde Garmendia-Goierriko Hitza

Mantle8 enpresako teknikari bat azterketak egiten, Lokiz mendia atzean duela. Iturria: Mantle8

Mikel Jauregi Industria Sailburuak dio ez dutela Aralar Natura Parke babestuari kalte egingo dion jarduerarik baimenduko. 

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak jakinarazi du ez duela baimenduko Aralar parke natural babestuari kalte egin diezaiokeen jarduerarik. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Aralarren hidrogeno zuria bilatzeko Espainiako eta Nafarroako gobernuek egindako bi eskaerei dagokienez azaldu du: «Eusko Jaurlaritzak aldeko txostena egin zuen, haren eskaerak ez baitzuen aurreikusten erauzketa jarduerarik, ezta lursailetan eta lurpean funtsezko aldaketarik egitea ere». Hala ere, Jauregik ohartarazi duenez, «Aralar ez da ukitzen», han edozer aurkitzen dutela ere. 

Industria Sailak ohar horretan azaldu duenez, «autonomia energetikoaren eta deskarbonizazioaren aldeko apustuari jarraituz, Eusko Jaurlaritzak berezko energia iturri berriak eta emisiorik gabekoak aztertzeari ekin dio». Energia iturri horietako bat hidrogeno zuria edo natiboa izan daiteke.

Jarraitu irakurtzen Goierriko Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!