Aralarren hidrogenoa bilatzeko proiektu bat baimendu du Espainiako Gobernuak

Erabiltzailearen aurpegia Igor Baigorri Perez 2026ko abuztuaren 14a

Aralar parke naturala, artxiboko irudi batean.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak oniritzia eman diote proiektuari, eta jaso du baimena ofizialki. Mantle8 enpresa arduratuko da lanez; esploraziorako baino ez dira izango, eta ezingo dute hondatu ingurua. Abaltzisketako, Amezketako eta Tolosako lurretan egingo dituzte esplorazio lanak.

Enpresa batek hidrogeno naturala bilatzeko lanak egin ahal izango ditu Aralarren. Espainiako Gobernuak eman dio beharrezko baimena Frantziako Mantle8 enpresari, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren oniritziarekin. Baimen horrekin, enpresa esplorazio lanetara mugatuko da, eta ezingo du ezer erauzi, ezta ingurua hondatu ere. Tolosaldeari dagokionez, Abaltzisketako, Amezketako eta Tolosako lurretan egingo dituzte esplorazio lanak.

Zehazki, Espainiako Gobernuko Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritzak eman du baimena. Baina horretarako, aurretik, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak proiektuaren aldeko txostenak igorri dizkiote Madrili. Ekainaren 30ean sartu zen baimena indarrean Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta gaur sartu da Euskal Autonomia Erkidegokoan.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Aralar I proiektua garatuko den gunea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!