Enirio-Aralarko akordioaren kontra azaldu dira Aralar Bizirik eta Landarlan

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Villarreal-Goierriko Hitza 2025eko ekainaren 4a

Aralarko Pagabe saroia. Talde kontserbazionisten esanetan, inguru hori higadura handiko eremu batean dago. Iturria: Goierriko Hitza

Ardurak dituzten EAJ eta EH Bildu alderdiei akordioa «ezagutaraztea eta eztabaidatzea» eskatu diete. Azaldu dute «atzerapauso handia» suposatuko lukeela Naturaren Kontserbazioan eta Mankomunitatearen funtzionamendu demokratikoan

Aralar Bizirik Plataformak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak maiatzaren 14an Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak sinatutako Enirio-Aralar Mankomunitateko lurraldea antolatzeko plan orokorra (2025-2035) akordioaren harira, beren irakurketa plazaratu dute, hedabideetara bidalitako oharrean. Plan horretan «ardurak» dituzten EAJ eta EH Bildu alderdi politikoek «eztabaidatu gabe eta partaidetza prozesurik gabe» sinatu izana leporatu diete, eta bide beretik, bi erakundeei «akordio osoa ezagutarazteaz» gain, «herri eta udal batzuetan eztabaida dadila» eskatu diete. 

Horretarako, zenbait argudio jarri dituzte mahai gainean: batetik, gogorarazi dute Enirio-Aralar, Aralarko Parke Naturalaren parte den aldetik, akordio berri honek Parke Naturalaren helburuen kontra jotzen duela, «abeltzaintzak natur kontserbazioaren gainetik lehentasuna» izango duelako; bestetik, ziurtatu dute akordioaren eduki batzuek ez dutela «berme zientifikorik, eta ezta juridikorik ere», «gaur egun daukagun sistema sendo eta fidagarrienari uko eginda».

Jarraitu irakurtzen Goierriko Hitza-ren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!