Tolosako hiltegiko langileek protesta egin dute Ordizian

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Villarreal-Goierriko Hitza 2025eko martxoaren 26a

Tolosako hiltegiko langileek hilabete daramate greban, erabateko jarraipenarekin. Argazkilaria: Tere Madinabeitia

Hilabete daramate greban, eta Ordiziako azokan elkartu dira gaur. Soldatak ordaintzeko eskatu diote enpresari, eta zerbitzua publifikatzeko Tolosaldeko Mankomunitateari. 

Otsailaren 24tik greban daude Tolosako hiltegiko hamaika langileak. Hiru hilabete daramatzate soldatarik kobratu gabe. Gaur hogeita hamaikagarren greba eguna dute, eta Ordiziako Azokan egin dute elkarretaratzea. Grebak erabateko jarraipena du eta hortaz itxita dago hiltegia. Goierriko herri gehienetako abeltzainek hiltegi horretara eramaten dituzte abereak hiltzera eta hainbat udal dira hango mankomunitateko partaide.

Jarraitu irakurtzen Goierriko Hitza-ren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!