Aralarren «ezer finkatu aurretik» mugimendu ekologistarekin egoteko eskatu die Landarlanek erakundeei

Erabiltzailearen aurpegia Goierriko Hitza: Iñaki Gurrutxaga 2024ko maiatzaren 9a

Muitze inguruan izandako sutea, pasa den apirilean. Iturria: Goierriko Hitza

Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Aralarren kudeaketarako egindako akordioa eskatu die bi erakundeei Goierriko ingurumen elkarteak, baita mendian izandako bi suteei buruzko informazioa ere.

Landarlan Goierriko Ingurumen elkarteak eskaera zuzena egin die Enirio-Aralar Mankomunitateari –hamabost udalerrik osatzen dute, tartean eskualdeko 5– eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Bi erakundeek Aralarren kudeaketarako akordioa sinatu zuten apirilaren 29an, eta akordio hori eskatu die batetik, eta bestetik, honakoa: «Legealdirako ezer finkatu aurretik,  mugimendu ekologista eta kontserbazionistekin elkar banatzea eskatu diegu, abeltzainekin egingo den bezala». Akordio hori, «hasiera batean albiste ona izan badaiteke ere, bere edukia da garrantzitsuena».

Jarraitu irakurtzen Goierriko Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!