Ehunmilak lasterketaren hasiera bi orduz atzeratu dute antolatzaileek

Erabiltzailearen aurpegia Goierriko Hitza 2023ko uztailaren 7a

2022ko Ehunmilak lasterketaren irteera. Argazkia: Aimar Maiz

Arratsaldean «ekaitz arriskua handia» delako hartu du erabakia antolakuntzak. Ehunmilak lasterketako korrikalariak 18:00etan abiatu beharrean, 20:00etan aterako dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik.

Ondorioz, ibilbideko kontrol puntu ezberdineko denbora mugak aldatuko dira. Autobusen ordutegiak eta kontroletako pasaera orduak ere egokitu dituzte.

Hamabigarren edizioa izango da aurtengoa, eta bi parke natural (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 herri gurutzatuko dituzte parte hartzaileek. Eskualdeko sei herritatik igaroko dira: Abaltzisketa, Albiztur, Altzo, Amezketa, Bidania-Goiatz eta Tolosa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!