Enirio-Aralar Mankomunitatean dagoen zatiketa agerian utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia A. Vierbücher / Goierriko Hitza 2022ko maiatzaren 18a

Abaltzisketa, Altzaga, Arama, Beasain, Gaintza, eta Lazkaoko ordezkariek eta ENBA sindikatuak agerraldia egin dute "abeltzainen beharrei erantzuna" eskatzeko. Azaldu dutenez, "gezurra da Aldundiaren gabezia estaltzeko, udalek diru ekarpen gehigarria jarri behar izan dugula".

Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten udalerri eta indar desberdinen arteko desadostasuna agerian geratu da ostera ere. Iragan maiatzaren 10ean mankomunitateko lehendakari Adur Ezenarrok, Zaldibiako, Legorretako eta Amezketako ordezkariekin batera agerraldia egin zuen, Enirio-Aralarko Mankomunitateko azken hiru urteetako balantzea egiteko.

Agerraldi hartan Ezenarrok esandakoekin ez datoz bat Mankomunitateko beste hainbat ordezkari. Abaltzisketa, Altzaga, Arama, Beasain, Gaintza, eta Lazkaoko ordezkariek eta ENBA sindikatuak agerraldia egin dute gaur goizean, Ordiziako Barrena kultur etxean.

Jarraitu irakurtzen Goierriko Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!