Esti Markez musikaria izan da gurean. Mikel Markezen azken lanean, Biribilean, parte hartu du eta oholtzaz oholtza dabil. Zuzeneko diskoa grabatzea nolakoa izan den ere kontatu digu. Bestalde, Maitane Arteaga Hauspotuz elkarteko kideak martxoaren 7an Asteasun eta Larraulen ospatuko den Trikitixa egunari buruzko xehetasunak eman dizkigu. Eta oraingo honetan ere, ez dute hutsik egin trikiti piezek Hauspo Artean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?